2018/03/08 - 2018/03/23 10:00

Euskara sari ziurra

Euskara sari ziurra
Herriko hostalaritza eta merkataritza, Laudio

Laudio Udalak hasiera emango dio “Euskara, sari ziurra” kanpainaren bosgarren urteari martxoaren 8an, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetarako Euskara Planaren barruan. Ekimen horren helburu nagusia da kontsumitzaile eta dendari eta tabernarien artean euskararen erabilera sustatzea. Horretarako, 5.406 sari izango dira zuzenean eskuragarri hainbat establezimendutan jaso daitezkeen txarteletan. Betiere, euskaraz kontsumitzen duen bezeroarentzat, baita saiatzen denarentzat ere.

Aurten 75 establezimenduk hartuko dute parte, eta 34 opari zozkatuko dira Dolumin Barikuan (martxoaren 23an), Herriko Plazan, goizeko 11:30ean.

Parte hartzaileak:

1971 jantzi-denda, Aiarabike bizikleta-denda, Ais botika, Albizua harategia, Aldama arrandegia, Aldatz taberna, Ana Mari urdaitegia, Animis ile-apaindegia, Apill, Arrañope taberna, Arkade opariak, Arza harategia, Bit@Byte informatika-denda, Biribil pizzeria, Cafe bar Gorka taberna, Can-Can jantzi-denda, Carlos arrandegia, Dastaketa gozoki-denda, Disdira argazki-denda,  Ederki taberna, Egoki fisioterapia, Enean ile-apaindegia, Ertza taberna, Eusko PC informatika zerbitzuak, Ez&By jantzi-denda, Eztia estetika eta edertasun zentroa, Fuentes konponketa tailerra, Garayo burdindegia, Goar burdindegia, Gorbea taberna, Goxotxu okindegia, Huts taberna, Iluntze taberna, Indriska taberna, Irrintzi euskal jantzi-denda, Irudi argazki-denda, Iñaki-Ford tailerra,  Iza okindegia, Jana ile-apaindegia, Jani  Markel jantzi-denda, Karam zapata-denda, Kiden osasun eta kirol zentroa, Kizkur ile-apaindegia, Komunik diseinu-agentzia, Kukuma jantzi-denda, Latiorro supermerkatua,  Lambarri bitxi-denda, Laudioko AEK euskaltegia, Laurak taberna, Legatza arrandegia, Lur belar-denda,  Luyando optikoak,  Mastercopy paper-denda, Memento kafea eta txokolatea, Migola oinetako-denda, Mimitos haurrentzako parafarmazia, Momidel-la mertzeria, Monai jantzi-denda, Motor Nervión konponketa tailerra, Multiopticas optika, Optica Luyando optika, Olympus kirol-denda, Quintana gozoki-denda, Reguera pinturak, Riti ile-apaindegia,  Tahona la Boutique okindegia,  ,Toñi arrandegia, Trenpea jantzi-denda, Txantxiku taberna, Txikitas jantzi-denda, Tximeleta jantzi-denda, Unan jantzi-denda, Valle de Ayala hotela, Zaunka albaitaritza,  Zuentzat okindegia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide