2018/03/08 12:00

Aldarrikapena

Martxoak 8: Emakumeak planto

Martxoak 8: Emakumeak planto
Batzalarrin kalea eta Herriko plaza, Laudio

70 herrialde baino gehiagotan, emakumezkoek deialdia zabaldu dute Nazioarteko Emakumeon grebarako, emakumeen kontra indarkeria eta ezberdintasun molde ugari eragiten dituen munduaren aurrean. Emakumeok Planto aldarriarekin, zaintza, kontsumo, ikasle eta lan munduan parte hartzen duten emakume guztiak kalera ateratzeko deia zabaldu du Mugimendu Feministak.
Laudion ere deialdiarekin bat egin dute eta horretarako hurrengo ekintzak prestatu dituzte:
12:00-13:00: Emakumeon salaketak eta aldarriak. Batzalarrin ingurua emakumez, gurdiz eta esekitokiz bete.
12:30: Emakumeon lapiko burrunba, Batzalarrin kalean
17:30: Emakumeon gune morean iluntzeko mobilizazioaren prestaketa eta girotze lanak, Batzalarrin kalean.
19:30: Martxoak 8ko elkarretaratzea Herriko Plazan
20:00: Mobilizazioa alaia eta koloretsua - Herriko Plazatik - Aiaraldeko Mugimendu Feministak antolatuta – eraman zure peluka, amantal, erratza…
Grebarekin bat egiteko modu asko egongo dira: etxeetako balkoi edo leihoetatik amantalak zintzilikatzea, besoetan zapi moreak jartzea, lanuzteetara batzea…

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide