Epaimahaiaren sari bereziarekin itzuli da Laudioko Siroko taldea Zaragozako Antzerki Topaketa Amateurretik. Bernarda 5.0 antzezlana taularatu zuten aiaraldearrek, La casa de Bernarda Alba obraren bertsio librea.
“Ederra izan zen Zaragozatik bueltan bizi izan genuena”, adierazi du taldeko kidea den Aitziber Diazek, “ez dago modu hobeagorik astea indarberrituta hasteko eta lanean jarraitzeko”.
