Arabako Ligako azken partida jokatu zuten Altzarrateko neskek larunbatean Aurrera C taldearen aurka. Txapelketako hirugarren postua zegoen jokoan eta hiru ziren postu hori lortzeko aukera zuten taldeak: Nanclares, Gasteizko Neskak eta Altzarrate.
0-3 gailendu zen Altzarrate Aurrera C taldearen aurkako partidan. Garaipen horrek, Nanclaresen porrotarekin batera, hirugarren postua ziurtatu zien laudioarrei.
Igoera gertu
Arabako Ligako hirugarren postuak Euskal Ligara igotzeko postua ziurtatu die Altzarrateko futbolariei. Bizkaiko eta Gipuzkoako taldeekin norgehiagokan jokatuko dute igoera.
Euskal Ligara pasatzeko aukerak askoz gertuago dituzte, ordea. Ligako txapeldun izan den Aurrera Vitoria B taldea, Aurrera Vitoria taldearen filiala izanik, ezingo litzateke Euskal Ligara igaro azken horrek ez badu 2. mailan bere presentzia bermatzen.