Herenegun Arespalditzan aurkeztu ondotik, atzo izan zen Aiarako Birako lehen etapa. Antolatzaileen esanetan, oso lasterketa azkarra izan zen, 40,70 kilometro orduko abiaduran aritu baitziren, bataz beste, kirolariak. Unai Aznar Vijuesca izan zen helmugaratzen lehena; eta, ondorioz, bera da buru sailkapen orokorrean. Bigarren postuan sailkatu zen Hodei Murcia, lau segundura; eta hirugarren, berriz, David Quebedo, 7 segunduko tartearekin.
Aiarako Txirrindulari taldeak sare sozialetan egin du balorazioa. Aipatu dutenez, lehen lasterketan ez zuten zortea alde izan: "Bigarren itzuliaren amaieran Ederrak pintxatu egin zuen. Bi lagunek sekulako lana egin dute taldera berriro batzeko, baina ezinezkoa izan zen, abiadura handiagatik". Asier Castilla Pikazak ere antzerako arazoa izan zuen, helmugatik 3 kilometro eskasera zulatu baitzuen gurpila: "Mendi mailan puntuatzeko oso lasterketa egin zuen".
Horrez gain, Mikel Berazaren lana azpimarratu dute, nahiz eta sprinteko erorketak kaltetu, horren ondorioz "bosgarren postuarekin soilik geratu baita".
Parte hartze datuei dagokienean, 122 txirrindularirekin abiatu zen XXIX.Aiarako bira, sei itzulitako ibilbidea osatzeko, 42 kilometro orotara. Alabaina, 54k soilik lortu zuten sailkatzea.
Sailkapena, momentuz
Gaur arratsaldean izango da bigarren etapa Amurrion. Momentuz, honela dago sailkapena:
SAILKAPEN OROKORRA
- Unai Aznar (Albeniz)
- Hodei Murcia (Elproex)
- David Quevedo (Bathco)
- Ivan Bonilla (CC Efrain Gutierrez)
- Mikel Beraza (Luyando-Ganzedo)
MENDIA
Unai Aznar (Albeniz gaztak)
LEHEN ARABARRA
Hodei Murcia (Elproex)
LEHENBIZIKO BIRA DUEN LEHEN KADETEA
Ivan Bonilla (CC Efrain Gutierrez)