Asteburu oparoa izan da Altzarrateko neskentzat. Altzarrate A taldeko jokalariak berriz ere dira zelaian, Arabako Txapelketan hirugarren postua eskuratu eta play-off partidak jokatu bitartean. Berdinketa lortu zuten asteburuan Lakua talde gasteiztarraren aurka jokatutako partida zailean.
Altzarrate B eta C taldeak elkarren aurka aritu ziren, 6-5 emaitza utzi zuen partida atsegin eta alaian. Altzarrate D Aurrera B klubaren aurka neurtu zen eta aise irabaztea lortu zuen 5 gol sartuta. Azkenik, Altzarrate E taldeko gazteek 5-0 galdu arren Lantaron Futbol Taldearen aurrean, sentzazio oso positiboekin bukatu zuten jardunaldia, adinez nagusiagoak ziren jokalarien aurka aritu zirelako.