Altuera jauziko Euskadiko Txapelketan bere marka hautsi zuen Iker Talledok 1,81 metrora helduta. 18 urtetik azpiko kategorian lehiatu zen.
Bere aurreko errekorra 1,78 metrotan zegoen eta lorpen horri esker txapeldunarekin berdindu zuen, nahiz eta egindako jauzi nuluak 2. postuan utzi zuen.
Horrez gain, 3 zentimetrora geratu zen Antequeran jokatuko den Espainiako Txapelketan parte hartzeko.