Aisialdirako bi azpiegitura berri prest daude Laudion. Ellakuriko kirol gunean eraikitako autokarabanen eta autoen aparkalekua batetik, eta Gardeako kirol eremuko padel pistak bestetik.
Aparkalekua
Ellakuriko leku berrian 14 toki egongo dira erabilgarri. Ordenantza Laudioko Udalaren webgunean ikus daiteke. Lanak egiteko 275.000 euro erabili dira.
Egonaldia doakoa bada ere, eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko ordaindu beharko da: ur beltzak eta grisak husteko eta ura zein elektrizitatea berriro kargatzeko. Horretarako igerilekuen sarreran dauden makinetan saltzen diren fitxak eskuratu beharko dira.
Padel pistak
Padelean jokatzeko bi kantxa irekiko dituzte martxoaren 15ean -osteguna- Gardean. Espainiako federazioaren baldintzak betetzen dituzte eta, hortaz, 20x10 metroko neurriak dituzte.
Udalaren web atarian topatu daiteke alokatzeko prozedura. Ordubetez hartzeak 4,20 euro balio du eta argi elektrikoa baliatzen bada, 7,25 euro.
Gardeako azpiegiturak 10:00etatik 14:00ak arte eta 15:00etatik 22:00ra bitartean irekirik daude. 163.000 euroko inbertsioaren egikaritu dira obrak.