aiaraldea.eus

"Aceros 25 urte" dokumentalaren DVDa salgai

Erabiltzailearen aurpegia Aceros 25 urte   Politika  Laudio

Aceros 25 urte: Aiaraldeko klase borrokaren adibide bat dokumentalaren DVDa salgai dago jada Laudioko Keska tabernan eta Zuhaitza liburudendan, 5 euroren truke. Biltzen den dirua Aceros de Llodioren itxieraren 25. urteurrena dela eta eginiko ekitaldiak finantzatzera bideratuko da. 

Aiaraldeko historia hurbileko pieza garrantzitsua izan zen Aceros de Llodio fabrika. Bertan eman zituen bere lehen pausoak eskualdeko langile mugimenduak. Esanguratsua izan zen baita ere lantegiaren itxieraren aurka eman zen borroka, herriaren sektore oso zabal batek egin zuelako bat langileen aldarrikapen eta dinamikekin. Itxierartik 25 urte igaro direnean plazaratu dugu dokumental hau, gatazka horretako protagonista ugariren eta belaunaldi berrien lekukotzekin, herri honen memoria kolektiboaren zati bat bildu eta gordetzeko helburuarekin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa