Laudio Group taldeak herriko 9 enpresa batu ditu zerbitzu integralak eskaintzeko

Erredakzioa 2018ko mar. 15a, 10:43

Laudio Group elkarteko aurkezpenean zenbait kidek parte hartu dute. / Aiaraldea.eus

Talleres Abasolo, Avacon, Talleres Dulau, Enkarki, Pinturas Reguera, Imegar, Montajes Eléctricos Llodio, Grafik eta Tecoel enpresek sortu dute elkartea. Egitasmo irekia da eta negozio gehiagoren partaidetza espero dute.

Gaur goizean aurkeztu dute Laudio Group elkartea Arza eraikinean, bertan kokatu baitute egoitza. Taldearen asmoa da zerbitzu integralak eskaintzea eskualdeko zein Bilbo Handiko enpresa handiei. Horretarako ekoizpen esparru anitzeko proiektuak batu dira: galdaragintza, mekanizatua, ingeniaritza, makineria, margo salmenta, errotulazioa eta identitate korporatiboa...

Enpresa traktoreen beharrak
Tokiko Garapen Agentzian egindako zenbait bileren ondorioz gauzatu dute ekimena. Horietako batzar batean Aiaraldeko enpresa traktoreekin elkartu ziren eta batzuek aipatu zuten hornitzaileak murrizteko asmoa zutela, ahalik eta gehien bateratzeko. Horregatik, besteak beste, Laudioko zenbait enpresek urratsa eman zuten zerbitzu integralak osatzeko.

180 langile
Guztira, gutxi gorabehera, 180 langile batu ditu Laudio Groupek. Esan bezala, proiektu irekia da eta jadanik 3 edo 4 enpresa gehiagok adierazi dute interesa parte hartzeko.

Zerbitzu integralen eskaintza horretan ez ezik, ISO 9001 kalitate ziurtagiria eskuratzeko laguntza jaso dezakete parte-hartzaileek. Horrez gain, laster nazioarteko bi azoketan erakusmahaia jarriko dute, Donostian eta Madrilen, hain zuzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide