Autodefentsa ikastaroa egingo dute igandean adin guztietako emakumeentzat

Erredakzioa 2018ko mar. 15a, 20:00
Maite Monroyk eskainiko du tailerra. / Ecuadoretxea.blogspot.com

Parte hartzeko beharrezkoa da izena aurretik ematea Laudioko Udaleko Berdintasun Sailean, 94 403 48 50 telefonora deituta.

Adin guztietako emakumeentzako autodefentsa ikastaroa eskainiko du Maitena Monroyk datorren igandean -martxoak 18- Laudioko Kultur etxean. Eraso sexistei aurre egiteko teknikak modu errazean erakustea izango da tailerraren helburua.

10:00etatik 14:00etara izango da saioaren lehen zatia eta 15.30etatik 19:30etara bigarrena. Tailerraren prezioa 5 eurokoa izango da eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea 94 403 48 50 telefonoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide