12-15 urte bitarteko 5 ikasle bertaratu dira, elkarrizketa egin eta informazioa nola landu ikastera. Izan ere, kazetaritza tailerrean dabiltza: "Galdetegiak, agenda... egin ditugu".
Lehen hiruhilekoan kazetaritza zer zen jakiteko informazioa bilatu zuten batzuk. Besteek berriz, gelaz gela galdetu zituzten ekintzak, agendan jasotzeko, "eta idazteko gaiak bilatu". Kontatu dutenez, elkarrizketak grabagailua eta kamerarekin grabatu dituzte. "Etorkizunean aldizkari bat egitea gustatuko litzaiguke".