Abuztuko San Roke jaietarako lotu dituen musika taldeen berri eman du Laudioko Udalak. Tokiko erakundeak adierazi du ia kontzertu guztiak dituztela zehaztuta, eta gaineratu dute ahalik eta egitarau “anitzena” osatzen saiatu direla, “gustu eta ikusle motei dagokionez”.
Hau da aurreratu duten egitaraua, egunez, egun:
Abuztuak 15, asteazkena
Alosquartet + Oreka TX + Aukeran dantzan
Herriko plazan
Abuztuak 16, osteguna
Intxarkundia dantza taldearen jota eta arin-arin txapelketa
Jarraian: Tio Teronen semeak
Herriko plazan
Gozategi
Zumalakarregi etorbidean
Abuztuak 17, ostirala
Puro relajo
Herriko plazan
Radio Revolucion+Gatillazo
Zumalakarregi etorbidean
Abuztuak 22, asteazkena
Rondalia al sejo -Habanerak-
Herriko plazan
Herriko DJak
Zumalakarregi etorbidean
Abuztuak 23, osteguna
Trio Veracruz -Boleroak-
Herriko plazan
Quinta reserva
Zumalakarregi etorbidean
Abuztuak 24, ostirala
22:00 // San Roke musika banda -Heavy generoko abestiekin-
Herriko plazan
Real Strailsen tributua
Zumalakarregi etorbidea
Abuztuak 25, larunbata
1:00 // Ladys band + Strombres
Zumalakarregi etorbidea
Abuztuak 26, igandea
Kepa Junkera
Herriko plazan
Casteller taldea
Iaz izan zuten arrakasta ikusirik, aurten ere Kataluniako Casteller talde bat gonbidatzea erabaki du udalak, jaietako hainbat egunetan giroa berotu dezaten.
Erraldoiketa 16an
Abuztuaren 16an, aldiz, Erraldoiketa egingo da, Sorginlarren mitologia elkartearen eskutik. Euskal Herriko erraldoi mitologikoen topaketa izango da. Antolatzaileek aurreratu dutenez, ehunka lagun bertaratuko dira eguna ospatzera.