Asteburuan jokatu da Espainiako Orbe dantza txapelketa, Burgosen. Bertan egon dira Laudio Wellnesseko kideak, eta emaitza paregabeak erdietsi dituzte.
Hiru sarirekin itzuli ziren. Laudio Urban Project taldeak brontzea lortu zuen eta Laudio Wellness Soundek zilarra. Laudio Wellness Crew taldeak, aldiz, Orbe sarien 3. postua erdietsi zuen.
Geroz eta marka hobeagoak lortzen ari dira Laudioko hiri-dantza akademiako kideak. “Hiru urte daramatzagu Orbe txapelketan parte hartzen”, azaldu du Iñaki Martinez Garcia crew leaderrak, “lehenengo aldian 10. postua erdietsi genuen eta bosgarrena hurrengo urtean”.
Urtea indartsu hasi dute. Akadantz txapelketan hirugarren postua lortu zuten eta bosgarrena, aldiz, Gipuzkoako Hip Hop Txapelketan.
Aurrera begirako erronkak
Martinezek aurreratu du beste hiru txapelketara aurkeztuko direla: Dantzatu, Dzanp eta So Dance norgehiagoketara, hain zuzen. “Indar guztiak emango ditugu hiru zita horietan, podiumean sartzea helburu”.