Donostiako Basque Country Openean igo zen lehenengo aldiz ringera Iñaki Gartzia gazte laudioarra larunbatean.
Bi borroka irabazi behar izan zituen finalera heltzeko, 3 minutuko round bakarrez osatuta. Azkenengo norgehiagokan, hala ere, ez zuen lortu gailentzea eta txapelketaren 2. postua eskuratu zuen.
Edonola ere, oso modu positiboan baloratu du bere esperientzia Gartziak eta, laster borrokatzeko asmorik ez badu ere, adierazi du etorkizunean K-1 diziplinan aritzea gogoko lukeela.