Duela gutxi lehen postua eskuratu du Euskadiko Gazte Musikarien Lehiaketan.
Haize metalaren lehen saria irabazi nuen. Oso pozik egon nintzen. Izan ere, ahalegin handia egin nuen... Asko ikasi nuen. Lan gogorra eginez gero edozer lortu daiteke.
Zertan datza, berez, saria?
Saria Master Class bat da, Musikeneko tronpeta irakaslearekin. Irrikitan nago, asko ikasiko baitut, gainera oso esperientzia polita izango da.
Gainera, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin joko duzu.
EOSekin egotea oso esperientzia komenigarria iruditzen zait, oso musikari onak baitira.
Denbora duzu hori guztia egiteko?
Orkestrako entseguetarako partiturak ondo ikasi behar ditut, eta musikarien aholkuak jarraitu, zalantzarik gabe.
Nola hasi zinen musikan?
Nire aita musikaria da. Berak sartu ninduen mundu honetan. Gerora hasi nintzen biolina ikasten lau urterekin. Ondoren, kontserbatorioan izena eman nuen eta tronpeta aukeratu. Tronpeta bai musika tresna ederra!
Musika ikasteak zer eskatzen dizu?
Musika ikastea esfortzu oso handia da. Gainera Institutuko ikasgaiak ikasi behar ditut ere.... Astero musika hezkuntza, talde errepertorio, piano eta tronpeta ikasten dut kontserbatorioan. Etxean ordu asko sartzen ditut, baina ez naiz kexatzen. Musika oso gogoko dut.
Nolakoa da Laudioko musika bandan jotzea?
Bandak aukera eman dit nire trebakuntza osatzeko. Gainera, Laudioko bandan, ikasi dudan guztia praktikan jartzeko aukera izan dut. Adibidez, duela gutxi kontzertu batean Fliskorno bakarlari gisa jo nuen...
Horrez gain, oso ondo pasatzen dut eta oso lagun onak egin ditut, nahiz eta kontzertu eta entseguen erritmoak lan gogorra eskatzen duen.
Pentsatu duzu zer egin nahi duzun aurrerantzean?
Etorkizunean musikari profesionala izatea nahi dut. Horretarako asko ikasiko dut. Agian etorkizunean munduko orkresta nagusietan joko dut... Nork daki, ni saiatuko naiz. Momentuz ikasten jarraituko dut.