Komunikabideek zabaldu dute kamioi gidaria Bermeokoa zela. Guardia Zibilaren txakurrek topatu zituzten drogaz beteriko 20 fardo eta kirol poltsa kontrol batean.
Osasun publikoaren kontrako delituak egotzi dizkio Guardia Zibilak garraiolariari eta Bilboko Epaitegiaren esku dago kasua.
Erakunde armatuaren ustez, haxixak milioi bat euro baino gehiagoko balioa zuen legez kanpoko merkatuan.