Ekainaren 17an zeharkatuko ditu Laudioko kaleak VI. Josito Memorialak

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko api. 5a, 19:30
10 kilometroko luzera izango du lasterketak eta ibilbidea laua izango da. / Aiaraldea.eus

Josito memorialaren VI. edizioa antolatuko dute datorren ekainaren 17an. Aurreko edizioetan bezala Zumalakarregi izango du abiapuntu 10 kilometrotako lasterketak.

Seigarren urtez jarraian, Jose Manuel Fernandez Arza 'Jositoren' omenez egindako lasterketa antolatuko du Laudioko Atletismo Taldeak ekainaren 17an.

Zumalakarregi etorbidetik abiatuko da lasterketa herrikoia 11:00etan eta 10 kilometro osatuko dituzte parte-hartzaileek Laudio zeharkatuko duen ibilbidean. 

Handitu egin dute parte hartzaileen gehienezko kopurua: 800 korrikalari inskribatu ahalko dira. “Nahi duen orok parte hartzeko aukera izatea bermatu nahi dugu”, azaldu du Alberto Talledok. Atletismo klubeko presidenteak nabarmendu du “korrikalari herrikoiaren figura” indartu nahi dutela. Dortsalak zozketatuko dituzte horretarako parte hartzaileen artean, lasterketa amaitzean.

Umeentzako lasterketak
Haurrek ere izango dute parte hartzeko beta. 8-10 urte bitartekoek 10:20ean izango dute zita, 11-13 urtekoek 10:25ean eta 10 minutu beranduago, aldiz, “Txupete” kategoriakoek.

Memoria bizia
2012an zendu zen 'Josito', Spiuk eta KON kirol marken sortzailea eta kirol-zale sutsua, gaixotasun larri baten ondorioz. Ordutik, lagun eta lankideek Josito Memoriala lasterketa antolatu dute Laudioko atletismoaren sustatzaile amorratua omentzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide