“Laudio Bono” kanpaina jarri du abian APILL merkatari elkarteak Laudioko Udalaren laguntzarekin. Egitasmo horren bidez auzokideek aukera izango dute erosketak merkeago egiteko herriko zenbait saltokitan, merkatari elkarteak plazaratuko dituen bonoak eskuratuta.
Bi txartel mota egongo dira, APILLek aurreratu duenez. “Elikadura Bonoa”-k 8 euro balioko du eta 10 euroko erosketak egiteko baliatu ahalko da. “Merkataritza bonoa”-k, aldiz, 20 euro balioko du eta 25 euroko erosketak egiteko erabili ahalko da.
Datorren astelehenetik -apirilak 11- aurrera eskuratu ahalko dira bonoak merkatari elkartearen bulegoan. Maiatzaren 31ra arte erabili ahalko dira, ondorengo saltokietan:
