Lapurreta egin dute bart Laudioko Gorka tabernan. “Atzo gauean itxita utzi nuen atea. Gaur, aldiz, erdi-irekita topatu dut”. Hala adierazi dio establezimenduaren jabeak Aiaraldea hedabideari.
Lapurrek tabernako pertsiana bortxatu behar izan dute. “Makina txanponjalea txikitu eta bertan zegoen dirua eraman dute, kanbioetakoarekin eta kutxakoarekin batera”.
Jabeak ohartarazi du beste lapurreta bat egon dela hilabete honetan, herriko beste saltoki batean. “Hala jakinarazi digu Ertzaintzak”.