Elkarteak adierazi du udal langile batek zaborrera bota nahi zuela dardarka zegoen katua, eta beharrezkoa dela tratu egokia bermatzea animalientzat; bai bere sufrimenduarekin bukatzeko edo sendatzeko. Zentzu horretan, herritar batzuk eraman zuten albaitariarengana animalia eta egindakoa eskertu diete.
Amukatuk erantsi du udalek sortu behar dituztela protokoloak animalien tratu etikoa ziurtatzeko eta gaineratu dute katuak elikatzen dituzten herritarren aurkako neurriak hartu baino, pozoitzen dituztenen aurkakoak hartu behar direla.