Ostiral gauean okupatutako Markesen jauregi ohiko ganbararen zatia atontzeari ekin diote. Gazte eta ikasle ugari batu dira auzolanera. Asanblada egin dute gero, hurrengo pausoak zehazteari begira. Bihar -apirilak 15- egingo dute hurrengo bilera irekia, 11:30ean bertan.