Band Goes to Pop, horrela deitu dute datorren apirilaren 22an Laudioko San Roke musika bandak eskainiko duen kontzertua. Pop estiloko abesti ezagunak joko dituzte bertan
Done Petri Elizan egingo dute kontzertua arratsaldeko zazpietan eta ordu bete inguruko iraupena izango du. Munduko zein Euskal Herriko pop estiloko abestiak joko dituzte. Nazioartetik Adele, Katty Perry, Coldplay edota Bruno Mars bezalako artista ezagunen kantak interpretatuko dituzte.
Abesti klasikoagoekin ere ausartuko dira, hala nola: Y.M.C.A, Funky Town edota What a Feeling.
Nazioarteko abestietaz gain, Euskal Herriko pop kanta ezagunak ere joko dituzte: Gatiburen Zeu, Zeu, Zeu eta Ken Zazpiren Ilargia.
Pedro Ignacio Adrian Gonzalez arituko da zuzendari lanetan. Javier Latasa gitarra elektrikoan, Victor Gomez baxuan, Ivan Rodriguez teklatuan, Ander Larrauri baterian edota David Cuesta ahotsetan arituko dira, besteak beste, pop kanta ezagunak Laudiora ekartzen. Julen Yarritu eta Eneko Arraibi saxo jotzaileek I need to be in Love eta Feeling Good abestiak bakarlari moduan interpretatuko dituzte, hurrenez hurren.
Hurrengo kontzertua, maiatzaren 27
Musika Mundi izeneko kontzertua eskainiko du San Roke musika bandak Aldai plazan datorren maiatzaren 27an. Munduko hainbat kulturetatik bidaia bat eskainiko dute musikariek, herialde askotako musika baliatuta.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!