Axular Alonso Udaberri txapelketako Lau t'erdiko finalean izango da larunbatean

Erredakzioa 2018ko api. 19a, 07:30
Axular Alonso Arabako eskuz binakako trinket txapelketako irabazle izan zen martxoan, Oier Piconekin batera. / Asier Amondo

II. Udaberri txapelketako 4 1/2-ko finalean egongo da Axular Alonso Herriarenak taldeko politaria. Apirilaren 21ean izango da norgehiagoka, Ogueta pilotalekuan.

Larunbat honetan, apirilaren 21ean, II. Udaberri esku pilota txapelketako lau eta erdiko finalak jokatuko dira Gasteizko Ogueta frontoian.

Axular Alonso Herriarenak taldeko pilotari gaztea Mikel Diaz de Gereñu Txukun Lakua taldeko pilotariaren aurka neurtuko da gaztetxoen kategoriako 4 1/2-ko finalean. Finalaurrekotan Txukun Lakua taldeko Jokin Larrieta 22-19 garaitzetik dator Alonso. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide