Haziz doa Laudio Tenis Kluba. Horren adibide dira asteburuan Mendizorrozan antolatu ziren eskola-kirolen jardunaldietan lortutako marka onak.
Kimuen mailan klubeko kide den Koldo Rojok irabazi zuen tenis txapelketa, finalean Laudio Tenis Klubekoa den Erik Fernandezen aurka aritu ostean. Klubeko gainontzeko kideek ere maila ona erakutsi zuten txapelketan.