Mendaroko "Kilimon Trail" lasterketan parte hartu zuen Mariñe Izaolak larunbatean, apirilak 14. Lasterketak 11 kilometroko luzera zuen eta 600 metrotako desnibel positiboa Mendaroko Kilimoi errekan gora. Ordu bete eta hamar minututan osatu zuen ibilbidea Izaolak, podiumeko lehenengo postura igotzea lortuz.
Igandean, garaile berriz
Larunbateko garaipenaren ostean, igandean Lerma herrian izan zen lehian kirolari laudioarra. Bertan lehenengo postua lortu zuen berriz ere bere kategorian.