Urtero bezala, Rakatapla Elkartea San Prudentzioren omenezko Danborradan eta Barraskiloak Saltsan Txapelketan murgilduta dago.
Apirilaren astearte eta ostegun guztietan egiten ari dira Danborradaren entseguak, Aldai Plazan arratsaldeko 19:00etan, zeinetara parte-hartzera gonbidatuta daude Laudioko bizilagun guztiak; apirilaren 26an, osteguna, musikariekin batera entsegu orokorra izanik.
Apirilaren 27an, ostirala eta San Prudentzio bezperan, Danborradaren danbor-hotsek Laudioko kaleak girotuko dituzte iluntzeko 22:00etan Aldai Plazatik abiatuz. Gaueko 00:00etan Herriko Plazara helduko da Danborrada, non San Prudentzioren omenezko Erretreta joko da udal ordezkarien aurrean, Ikurriñaren igoerari ekiten dioten bitartean.
Bestalde, apirilaren 29an, igandean, Herriko Plazan Barraskiloak Saltxan Txapelketa Gastronomikoaren XXVI. edizioa izango da, goizeko 9:00etan hasiera izanik. Izen-ematea doakoa izango da eta saria jasoko dute lehenengo bost kazola irabazleak.
Ondoren, 12:30ak aldera, Rakatapla Elkartearen sukaldariek prestatutako Barraskiloen Dastatzeari hasiera emango diote.
Azkenik, Laudiotar guztiak gonbidatzen ditugu San Prudentzioren omenezko ospakizun guztietan parte hartzera.