Egun osoko egitaraua eskaini zuen Itxarkundia dantza taldeak atzo Laudion, bere 40. urteurrena ospatzeko egiten ari den jarduera-sortaren barruan. Goizeko hamaiketan dantzarien kontzentrazioa egin zuten Aldai plazan. Kalejira gauzatu zuten jarraian, herriko kaleetatik. Bazkaria, umeentzako herri kirolak eta batukada egon ziren gero eta dantza plazarekin amaitu zuten eguna, Aldai plazan.
Larunbatean ere ospakizunak izan zituen taldeak.
Argazkiak: Aitor Burgoa, Aimar Sanjurjo eta Txabi Alvarado