Ertzaintzak oharra zabaldu du adierazteko hiru gizonezko atxilotu dituela Aretan egiten ari diren eraikin batean lapurtzen ari zirenean.
Antza, poliziak herritar baten deia jaso du ordu horretan eta berehala jo dute ustez lapurtzen ari ziren etxera. Bertan ikusi dute sarrera sarraila eta kristal bat apurtuta, eta barrura sartu dira miatzera. Ertzaintzak azaldu duenez, lanerako tresnak topatu dituzte lurrean, baita oinetako aztarnak ere.
Miaketaren ondotik atxilotu dituzte
Ertzaintzaren esanetan, geroago, hiru pertsona sumatu dituzte inguruan, eta horiengana jo dute. Identifikatu ostean, lapurreta saiakerarekin lotzen dituzten zenbait froga aurkitu dituzte.
Ondorioz, atxilotu eta Ertzain-etxera eraman dituzte. 22 eta 24 urteko gazteak epaitegitik igaroko dira hurrengo orduetan. Adingabea, ordea, gurasoen esku geratu da.