Behi bat aske geratu da Laudioko Zumalakarregi etorbideko 60. zenbakiaren parean dagoen aparkalekuko autoen artean. Ertzaintza bertaratu da egoera kontrolatzeko, baina ihes egin du abereak. Nerbioi kalean geldiarazi ostean, tiroka hil dute. Herriko plazaren aldamenean izanik, ikusmira handia eragin du gertaerak.