2018/05/12 10:00

Tailerra

Konpostaje tailerra

Konpostaje tailerra
Laudioko Kultura Etxea, Laudio

Aiarako Kuadrillak antolatu du Laudion etxeko konpostajeari buruzko doako ikastaroa. Bi orduko iraupena izango du eta maiatzaren 12an izango da, 10:00etatik 12:00ak arte Lamuzako Kultura Etxean. Parte hartzaile bakoitzak konpostagailua, aireztatzailea eta eskuliburua jasoko ditu.

Gainera, laguntza zerbitzua izango dute ikastaroaren hurrengo hilabeteetan, zalantzak argitzeko eta gertakariak konpontzeko. Interesdunek izena eman dezakete maiatzaren 8a baino lehen Hirigintza eta Ingurumen Udal Sailean, edota 944 03 48 70 telefono zenbakira deituta. Leku mugatuak daude eta, gehienez, 20 parte-hartzaile onartuko dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide