Larunbat honetan eskaini du bere estreineko kontzertua Cuchillo mantenca talde laudioarrak, Sorgin tabernan. 2014an du jatorria proiektuak, taldekideetako batek konposatutako abestiak entseatzen hasi zirenean. Hala ere, hilabete gutxi batzuk daramate lau taldekideak batera jotzen.
Ibilbide luzeko musikariak dira laurak, hainbat estilotako taldeetan jo baitute. Cuchillo mantencaren oinarria, baina, rock&rolla da, taldekideen bizipen eta sentimenduetan oinarritutako letrekin.
Hogei abesti inguru dituzte dagoeneko prest, eta laster ekingo diote diskoa grabatzeari.