Podemoseko herriko taldeak eztabaida burutu du igandeko ekimenari buruz, eta ondorioak plazaratu ditu prentsa oharrean. Alderdiaren arabera, presazko ekimena da maiatzaren 6ko galdeketa, 1.992 sinadura jaso baitira 15.000 balizko bozkatzaileen artean.
Horrez gain, alderdiaren aburuz, 18 urtetik gorakoentzat izan beharko litzateke bakarrik bozka emateko aukera, eta ez 16 urtetik aurrera. Gainera, Podemosen ustez, proposatuko galdera argiagoa izan beharko litzateke.
Hala ere, erabakitzeko eskubidearen alde
Laudioko alderdiko ordezkariek aldarrikatu dute erabakitzeko eskubidea, ez soilik lurraldetasunari dagokionez, baita gizarte, ekonomia edota ingurumen gaiei lotuta ere. Hori bai, "modu legalean".
Amurrion bestelako jarrera
Podemos alderdiari lotutako Amurrioko udal taldeko kideek, ordea, modu aktiboan parte hartuko dute herri galdeketan, eta, adibidez, gutxienez, Orain Amurrioko zinegotzi bat bozka emateko mahaietan egongo da.