Ugarteko futbito txapelketak ibilbide luzea zein arrakastatsua egin du Laudion eta balio izan du auzoko jaiak girotzeko -eta noizean behin berotzeko ere-.
Hastear dago lehiaketaren edizio berria. Bultzatzaileek azaldu dute ostiralean itxiko dutela izena emateko epea.
Parte-hartzaileak 18 urtetik gorakoak izan beharko dira. Interesdunek 619 569 093 telefono zenbakira deitu behar dute eta inskripzioak 140 euro balioko du.
Asteburuan bertan bilera deituko dute arauak, ordutegiak, sariak eta planteamendu osoa taldeekin lantzeko, eta hurrengo astean ekingo diote jokatzeari.
10 talde elkartu nahi dituzte gutxienez, taldekako fasea gauzatzeko eta, horren ostean, kanporaketak egiteko.
Ohitura jarraiki, Ugarteko Jaien asteburuan jokatuko dute finala.