Irailean, urrian eta azaroan bi programa abiatu nahi ditu Laudioko Udalak. 22.101 euro balio dute eta Arabako Foru Aldundiak egindako deialdian parte hartu du erakundeak, gehienez, 8.000 euroko diru-laguntza jasotzeko.
Ekimenen ardatza da sexualitatea eta gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna sustatzea. Gauzak hala, Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei, irakasleei eta senideei bideratuak egongo dira, aintzat hartuta indarkeria matxistaren biktimak gero eta gazteagoak direla.
Lehen programaren eginkizuna da umeen artean indarkeria prebenitzea, berdintasunean oinarritutako harremanak, sexu aniztasuna eta hezkidetza sustatuaz.
2. programak desberdintasunak sortzen dituen arrazoietan eragin nahi du, maskulinitate eta feminitate rol malguetan, bulllying eta indarkeria matxistaren prebentzioan eta teknologia berrien erabilera zentzudunean.