Aste honetan Abasto plazako sabaiaren zati batzuk erori ziren. Horren ostean, Laudioko Udaleko teknikariek arazoa aztertu dute eta jatorria, antza, hezetasuna da.
Arrakalak zituzten beste zati batzuk kendu dituzte udal langileek arazoak ekiditeko, eta behin-behineko konponbidea bilatuko dutela adierazi du udal gobernu taldeak.
Izan ere, Amets Meatza zinegotziak azaldu du plaza guztiz egokitzeko 1,5 milioi euro beharrezkoak direla eta horretarako laguntza ekonomikoa ezinbestekoa dela. Berez, aurten Eusko Jaurlaritzaren deialdian parte hartu zuen Laudiok, irisgarritasun diru-laguntzak eskuratzeko. Edonola ere, jaurlaritzak ez die eman, diru nahikorik ez baitzuen lan guztiak ordaintzeko.