Hainbat borroka izango du ekainaren 9ko hitzorduak. Bat profesional mailan lehiatuko da, Laudioko Asier Ispizuarekin, eta besteak amateurrak izango dira.
Ispizua ez ezik, eskualdeko beste 6 kirolari arituko dira: Uxue Sarraga, Dani Tojo, Jagoba Pazos, Igor Barbara -guztiak Hajime Klubekoak-, Yeray Tobar -Chock Dee taldekoa- eta Eneko Aramendi -Aratz Garmendiaren Kuraia Gimnasiokoa-.
Horrez gain, Contact, Team Rabbit, Team Bloke, AKT, Elite Sport, Gym Bushido, Gasteiz Sport, Gym La Vega eta Kwoon Shaolin gimnasioko kideak ere bertaratuko dira.
Ekimena 18:00etan hasiko da Hajime Klubeko umeen erakustaldiarekin.