2018/06/25 - 2018/07/06 09:30

Ikastaroa

Laudio Summer Camp

Laudio Summer Camp
Lamuza Ikastetxea, Laudio

Lamuzako Eskolako Guraso Elkarteak “Laudio Summer Camp 2018” antolatuko du (udalaren diru-laguntzaz); jolas-jardueretan oinarritutako bi asteko ekintza. Ekimena ekainaren 25etik uztailaren 6ra izango da, 9:30etatik 13:30ra bitartean. Komunikazio guztia ingelesez izango da eta ekintzak nola kanpoan hala ikastetxeko instalazioetan egingo dira.

Izen ematea Hezkuntza, Berdintasuna eta Gazteria sailean egin daiteke edo 94 403 48 50 telefonoan goizeko ordutegian, ekainaren 4tik 8ra bitartean.

Udalekuaren prezioa 85€ izango da eta 10 lagunez osatutako bi talde egiten saiatuko dira. Batetik, lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoak eta, bestetik, 4., 5., eta 6. mailakoak. Tokiak baino izen emate gehiago balira, ekainaren 12an udaletxean zozketa egingo litzateke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide