2018/07/16 - 2018/07/27 10:00

udagazte udalekuak

udagazte udalekuak
Gaztelekua, Laudio

Badatoz Laudioko Gaztelekuak antolatutako Udagazte Herri Udalekuak, 10-16 urte bitarteko gazteei bideratutak (LH5- DBH4)

Gazteok erabaki, gazteok eraiki” lemapean gazteek bere udalekua moldatuko dute. Horretarako, guztien artean zer ekintza eta irteera egingo dituzten erabakiko dute: Mendi-irteerak, musika, dantzak, txangoak, jolasak, eskulanak, igerilekuak, sukaldaritza, artea, gazte olinpiadak, euskara, ginkanak, orientazioa...

Udalekuak astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara izango dira. Bi txanda eskainiko dituzte, txanda bakarrean zein bi txandetan izena emateko aukera dago.

Txandak uztailaren 2tik 13ra eta uztailaren 16tik 27ra izango dira. Bakoitzak 5 euroko prezioa izango du. Informazio gehiago nahi izatekotan, goizez Udaleko Gazteria Arloan eta arratsaldez Gaztelekuan bertan eskatu daiteke: 94 403 48 50 edo 94 403 85 83 telefonoetan. Lekuak mugatuak izango dira eta izen-ematearen ordena jarraituko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide