Arabako Hockey Federazioak eta Aiaraldeko hockey taldeek dozenaka zale elkartuko dituzte beste behin Gardeako zelaian.
2012an antolatu zen lehenengo aldiz Hockey Eguna, eskualdeko eta Arabako hockey komunitatea saretu eta indartzeko asmoz. Jokalari, lagun eta senideen artean adin guztientzako egitarau oparoa antolatu dute ekainaren 2rako. Hainbat hockey belaunaldi elkartuko dituzte horrela.
Adin guztientzako egitaraua
Goizeko 10:00etan maila guztietako hockey partidak hasiko dira, eta egun osoan luzatuko dira bertaratutako guztiei jolasteko aukera eskaintzeko.
10:00etan ere umeentzako jolasak abiatuko dira. 14:30ean herri bazkaria egingo dute Gardeako frontoian. Bazkarian izena emateko epea zabalik dago dagoeneko eta 15 euro balioko dute tiketek, gaztetxoenek 9 euro ordainduko dituzten arren.
Bazkariarekin batera eguneko kamiseta ere oparituko dute antolatzaileek. Behin betiko egitaraua maiatzaren 30ean plazaratuko dute, federazioko kideek iragarri dutenez.
2012ko edizioaren bideoa, hemen ikusgai: