Espainiako bandera jarri du Aiaraldeko Ernaik EAJren Laudioko egoitzan. Modu horretan salatu nahi izan dute gazte antolakundeko kideek jeltzaleek PP eta Ciudadanosen aurrekontuei baiezkoa eman izana.
Horrez gain, kartelez osatutako muralak jarri dituzte herriko hainbat lekutan eta sare sozialetan zabaldu dute.
"Arduragatik" babestuko omen ditu aurrekontuak PPNVk. Ze ardura? Zeinekiko ardura?@eajpnv konplize nazkagarriak!#PNV155IRUZUR #PPNVstyle pic.twitter.com/eHKu6aSG1U
— Ernai Aiaraldea (@ErnaiAiaraldea) 2018(e)ko maiatzaren 23(a)