2018/06/04 - 2018/06/08 09:30

Ikastaroa

Laudio Summer Campen izena emateko epea

Laudio Summer Campen izena emateko epea
Lamuza Ikastetxea, Laudio

Lamuzako Eskolako Guraso Elkarteak antolatuko du, udalaren diru-laguntzaz, “Laudio Summer Camp 2018”; aisialdirako ingeleseko bi asteko egitaraua. Ekimena ekainaren 25etik uztailaren 6ra bitartean egingo dute, 9:30etatik 13:30ak arte.  Komunikazio guztia ingelesez izango da eta ekintzak nola kanpoan hala ikastetxeko instalazioetan egingo dira.
Izen emateak Hezkuntza, Berdintasuna eta Gazteria sailean egin daitezke edo telefonoz (944 03 48 50) ekainaren 4etatik 8ra, 9:00etatik 13:00etara.
Udalekuaren prezioa 85€ izango da eta 10 lagunez osatutako bi talde egiten saiatuko dira. Batetik lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoak eta bestetik 4., 5., eta 6. mailakoak. Dauden tokiak baino izen emate gehiago egonez gero, ekainaren 12an udaletxean zozketa egingo dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide