Atzo egin zen Santa Luziako Erronka Bertikalaren III. edizioa. Korrikalariak banaka abiatu ziren Ugarteko plazatik, eta 4.200 metroko ibilbidea egin behar izan zuten Ermu Andra Marira iristeko.
Pello Moreno kirolari aretarra izan zen marka hoberena lortu zuen parte hartzailea, 21 minutu eta 47 segundu behar izan zituen bidea egiteko.
Lehen emakumea, aldiz, Zeinade Alvarez izan zen, 25 minutu eta 58 segunduko markarekin.
Hemen ikusi daitezke sailkapen eta denbora guztiak:
