Aspanovasen -Bizkaiko haur minbizidunen gurasoen bizkaiko elkartea- aldeko "Haurrera" elkartasun jaialdia egin zen larunbatean Laudioko Aldai plazan. Egun osoko egitaraua antolatu zuen elkarteko kideek, SOS Lamuza Parkea plataformaren eta herriko hainbat norbanakoren laguntzarekin.
Haurrentzako jolas eta tailerrak eta zunba saioa egon ziren goizean. Arratsaldean, aldiz, koreografia erakustaldia egin zuten. Lehiaketa egitea zen hasierako asmoa, baina norgehiagoka bertan behera uztea erabaki zuten azkenean, oso talde gutxik eman zutelako izena.
Emanaldi berezi bat egon zen jarraian, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Laudioko lehengusu eta lehengusinak igo baitziren oholtzara, ume eta guraso guztiak dantzan jarriz. Diskofestarekin amaitu zuten eguna.
Argazkiak: Iñaki Moskoso eta Txabi Alvarado