Atzo ireki zuten Laudioko jaietako kartel lehiaketara aurkeztu diren lanak bozkatzeko epea. Igandea -ekainak 3- izango da horretarako azken eguna. Kultur Etxean eta Laudio.eus web-gunean eman daiteke botoa.
Amets Meatza zinegotziak adierazi du 51 lan aurkeztu direla guztira lehiaketara, 16 haurren kategorian eta 35 helduenean. Haurren kategoriako lan guztiak pasa dira bozketa herrikoiaren fasera. Nagusien kategoriatik, aldiz, 6 baino ez dira igaro. Epaimahai tekniko bat arduratu da bozketara pasa diren lanak hautatzeaz.
Hemen ikusi daitezke azken fasera igarotako lan guztiak: