Maiatzaren 20an Laudioko Drumgorri Sugarrak taldeak Arabako erregional 3. mailako txapeldun izateko norgehiagokan aritu zen. Txapeldun Tikoti taldearen aurka lehiatu ziren laudioarrak La Granja kiroldegian.
Drumgorri Sugarrakek nagusitasuna mantendu zuen lehenengo laurdenean eta aurkariek ez zuten amaierara arte tantorik saskiratu, norgehiagokaren exijentzia fisikoa aurreikusi zitekeen arren.
Bigarren laurdenetik aurrera Tikoti saskibaloi taldea erosoago aritu zen eta talde laudioarrarekiko tanto diferentzia handituz joan zen hurrengo bi laurdenetan. 30-58 emaitzarekin bukatu zen partida gasteiztarren alde.
Emaitza horrekin Drumgorri Sugarrak Arabako erregional 3. mailako bigarren postua eskuratu zuen eta datorren urtean Arabako 2. mailan jokatzeko aukera izango du.