Herrien Jaialdia hasiko da gaur, dantza eta gastronomia oinarri

Erredakzioa 2018ko eka. 1a, 07:10

2016ko Herrien Jaialdiaren irudia. / Aiaraldea.eus

Hiru egunez luzatuko da Andaluzia Etxea, Extremadura Etxea, Galiziako Etxea eta Gaztea Leongo Etxea batzen dituen jaia.

Gaur abiatuko dute Estatu Espainiarreko hainbat herri elkartzen dituen ospakizuna. Ekainaren 1ean, 2an eta 3an Aldai plazan aukera egongo da Galizia, Andaluzia, Extremadura eta Gaztela Leongo gastronomia eta zenbait kultura adierazpenez gozatzeko. Euskal dantzen presentzia ere bermatuta egongo da Itxarkundia taldeari esker.

Egitarau osoa hurrengoa izango da:

Ekainak 1, ostirala:

  • 19:00 // Txosnen irekiera
  • 20:30 // "Los niños de los ojos rojos" taldearen kontzertua

Ekainak 2, larunbata:

  • 11:00 // Txosnen irekiera
  • 13:00 // Euskal dantzak
  • 13:30 // Pregoia: Ana Belen Andres idazlearekin eta bertso poteoa (Izar Mendiguren eta Julen Zulaika)
  • 14:00 // Agintarientzako produktuen dastatzea
  • 18:30 // Dantza emanaldia "Laudio Wellness Crew" eta "Laudio Wellness Kids" taldeekin
  • 21:00 // "Amigos del Swing" orkestraren kontzertua
  • 23:00 // Dantzaldia "Amigos del Swing" taldearekin

Ekainak 3, igandea

  • 11:00 // Txosnen irekiera
  • 12:00 // Folklore jaialdia: Algarabia, Virgen de Guadalupe, Espalladoiro eta San Fernando taldeekin

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide