Herriko kirolarien lana goraipatu zuten Altzarrate Sarietan, beste urte batez. Larunbatean izan zen ekitaldia, eta 200 lagunetik gora elkartu ziren. Esker hitzak izan ziren nagusi. Kepa Sojok ezin izan zuen bertaratu, film baten grabaketan murgildua baitago. Ondorioz, haren amak jaso zuen oroigarria. Alabaina, bideo bidez mezua bidali zien entzuleei.
Argazkiak: Izar Mendiguren eta Juanfer Oleaga