Ameriketako taldeak karibear, brasildar eta latindar estiloak jazzarekin uztartzen ditu. Bossa-nova, samba, swing, rock, funk, edo latin soinuak gogoko dutenek hitzordua izango dute gaur.
Carmen Noemí eta Edgardo “Egui” Sierra musikariek sortu zuten proiektua 2014an eta geroago batu ziren Freddie Burgos, Norberto “Tiko” Ortiz eta Christian Galíndez.
Aurten Estatu Batuetan egin dute bira, Europara etorri baino lehen. Ibilbideak Los Angeles eta Denverrera eraman zituen. Herrialde horretan amaituko dute bira geroago, Orlandon, hain zuzen.