"Herrian oso sustraitua dagoen herri-lasterketa da Josito Memoriala"

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko eka. 9a, 08:00
Atzo egin zuten herri-lasterketaren aurkezpena. / Aiaraldea.eus

Josito Memorialaren VI. edizioa aurkeztu zuten atzo Laudioko Herriko plazako erabilera anitzeko aretoan. Lasterketaren nondikorakoak azaltzeaz gain, kirolari eta psikologiaren inguruko hitzaldi bat eskaini zuten bertan.

Ekainaren 17an zeharkatuko ditu Josito Memoriala herri-lasterketak Laudioko kaleak. Aurreko edizioetan bezala, ehunka korrikalari espero dituzte antolatzaileek. Dortsal kopurua handitu dute aurten, inskripzio kopurua 800 lasterkarira igoz. Hain zuzen ere, herri lasterketako parte-hartzaileei eskaini nahi izan diete aurtengo edizioa. “Herri lasterketak aurrera ateratzea posible egiten duten parte-hartzaile orori zuzendua dago, gauzak muntatuz, desmuntatuz edota lasterka eginez” azaldu du Alberto Talledo Laudioko Atletismo Klubeko zuzendariak.

Zumalakarregi etorbidetik abiatuko da lasterketa datorren asteko igandean, 10:00etan. 10 kilometroko luzera izango du.

VI. edizioa izango da aurtengoa, eta, urtero bezala ‘Josito’ Fernandezen memoria oso presente egongo da. Izan ere Laudioko kirolzale amorratua zenaren oroimenez ospatzen da herri lasterketa hau. 2012an zendu zen 'Josito', Spiuk eta KON kirol marken sortzailea eta kirol-zale sutsua, gaixotasun larri baten ondorioz. Ordutik, lagun eta lankideek Josito Memoriala lasterketa antolatzen dute. Laudioko Atletismo Klubeko kideek “herrian sustraituta dagoen lasterketa” dela azpimarratu dute: “korrikalari askoren agendan urte hasieratik markatuta dagoen data da”.

Umeentzako lasterketak
Haurrek ere izango dute parte hartzeko beta. 8-10 urte bitartekoek 10:20ean izango dute zita, 11-13 urtekoek 10:25ean eta 10 minutu beranduago, aldiz, “Txupete” kategoriakoek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide